angle-left Hezkuntzak hitzarmena sinatu du Nafarroako Antzerki Eskolarekin arte dramatikoaren inguruko formazio ekintzak garatzeko

Departamentuak 45.000 euro bideratuko ditu arte modalitate horren inguruko difusioa sustatzeko

2020/11/05

Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari orokorra, eta, Fuensanta Onrubia, Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkaria, hitzarmenaren sinaduran.

Gil Sevillano González, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Fuensanta Onrubia Pascual, Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkariarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du. Horren bidez, Hezkuntzako Departamentuak 45.000 eurorekin  diruz-lagunduko du NAE arte dramatikoaren arloan hezkuntza ekintzak garatzeko.

Zinpetutatako hitzarmenaren helburua difusioa, ezagutza eta arte dramatikoaren ezagutza Foru Komunitateko hainbat sektoretan zabaltzea da eta arlo horretako hezkuntza ekimenak laguntzea. Akordioaren bidez, “bi instituzioek ahaleginak batu nahi dituzte interesa duten herritar guztiei antzerki arloko kalitatezko formazio artistikoa eskaintzeko”.

Nafarroako Antzerki Eskola, Vianako Printzea Instituzioak 1985an sortua, irabazi asmorik gabeko Kultur Elkartea da. Foru Komunitatean bakarra den zentro horretan arte dramatikoarekin lotutako ekintza anitzak eskaintzen dira, horien artean, aipagarriak dira artearen eta kulturaren difusioarekin lotutako ekimenak zein formazioarekin eta hezkuntzarekin lotutakoak.