angle-left Nafarroako ikasle-talde ezberdinen artean 2018ko PISAren emaitzek agerian utzitako "arraila" arintzeko neurriak lantzen ari da Hezkuntza

Gimeno kontseilariak aurreratu du Foru Dekretu berriarekin arautuko dela plazen erreserba onartze-prozesuaren une guztietan

2019/12/05

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimeno Gurpeguik gaur ezagutzera eman ditu ikasleak ebaluatzeko nazioarteko programaren, PISA 2018 Txostena bezala ezagutzen denaren, Nafarroako datuak. Horren arabera, Foru Komunitatea lehen postuan aurkitzen da Espainiako komunitate autonomoen artean, gaitasun matematikoan eta seigarren gaitasun zientifikoan.