Hezkuntzak eta ANEL-ek LHko ikastetxeetan gizarte ekintzailetza sustatzeko hitzarmena berritu dute - Hezkuntzak eta ANEL-ek LHko ikastetxeetan gizarte ekintzailetza sustatzeko hitzarmena berritu dute - Dpto
Garatzen ari diren elkarlana ekintzailetza bultzatzeko sistematizatutako konpromezuan indartu da eta aurten beste hiru ikastetxek parte hartu dute
2019/02/14
Roberto Pérez zuzendari orokorra ANELeko ordezkariekin
asteartea, 2019.eko otsailak 12
Sistematizatutako ekintzekin ikasle eta irakasleen artean ekintzailetza sustatzea da 2017-2020 Nafarroako Lanbide Heziketako Plan Estrategikoko helburu nagusietariko bat. Horri jarraituz, Roberto Pérez Elortza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak eta Nafarroako Gizarte Ekonomia Enpresen (ANEL) elkarteko zuzendariak, Ignacio Ugalde Barberiak, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ekintzailetza lantzeko hitzarmena berritu dute. Pasaden urtean pilotatzea egin zuten hiru ikastetxeei orain Lizarrako Ikastetxe Politeknikoa, Burlatako LHI eta Virgen del Camino LHI gehitu zaizkie.
Gizarte Ekonomiaren sustapena Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketako saila eta ANEL Nafarroako Lanbide Heziketako hiru ikastetxeetan eredu moduan (Elizondo Lanbide Eskola IIP, Cuatrovientos LH eta Burlata LH) garatzen ari diren ekimena da. Bertan 10 ekintzailetza proposamenen enpresa plana garatzen dihardute 50 bat ikaslek. Proiektu guztien artean, gainera, hiru forgatzen dira modo errealean ANELeko Ekintzaileen Kooperatibaren bitartez.
Ereduzko esperientzia hau FEDERek eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako POCTEFA programaren baitan garatu da, ETESS Proiektuaren bitartez. Emaitzak “oso onak” izan dira eta horrek ekintzailetza irakasteko metodologia bat zehazteko aukera eman du, gainontzeko Lanbide Heziketako ikastetxeetara helarazi den metogologia izanik.
ANEL Nafarroako Gizarte Ekonomiako enpresak biltzen dituen elkartea da eta era horretako ekonomia sustatzea du xede. Hain zuzen ere, Hezkuntzak Gizarte Ekonomiako elkarlan proiektuak sustatu nahi ditu INTERREG POCTEFA ETESS proiektuaren baitan. Gainera, 2017-2020 Nafarroako Gizarte Ekonomiako Plan Estrategikoak Gizarte Ekonomiako ekintzailetza bultzatzeko ekintzak zehazten ditu eta gazteak lan munduan hasteko aukerak erraztuz. Plan horrek Hezkuntza departamentuaren kolaborazioa jasotzen du Gizarte Ekonomia ezagutzera eman eta eredu hori zabaltzeko. Hala, Departamentuaren eta ANELen arteko lana modu naturalean eman da eta gaurko hitzarmenarekin indartuta geratu da.
Berritutako akordioaren konpromezuak
Hitzarmen honen bitartez ANELek Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei Gizarte Ekonomiako enpresak sortzeko formazioa eskainiko die. Gainera Ekintzaileen Kooperatibaren bitartez frogatu daitezkeen proiektuak hautatuko ditu. Bestalde, eta helburu hori lortzeko asmoz, Hezkuntza departamentuak beharrezkoak diren bitartekoak eskainiko ditu ondoren egingo diren ekintzen jarraipena eta ebaluazioa eginez.