angle-left Hezkuntzak eta Sesmako Udalak ikastetxe publiko berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Departamentuak 3,5 milioi euro inbertituko ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroa udalak utzitako lurretan eraikitzeko

2021/04/26

Gimeno kontseilariak eta Sesmako alkateak, María Rosario Echávarrik, Sesmako HLHIP eraikitzeko hitzarmena sinatu dute.

Carlos Gimeno Gurpegui Hezkuntza sailburuak eta Maria Rosario Echávarri Pinillos Sesmako alkateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur herri horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria eraikitzeko. Horrela, Sesmako Udalak Hezkuntza Departamentuaren esku jarri du 2.630 m2-ko lurzati bat ikastetxe berria eraikitzeko, 3.557.573,54 euroko inbertsioarekin.

HLHIP 2022. urtean zehar eraikiko da, herri horretako kirol instalazioen ondoan. Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako 11 taldetarako gaitasuna izanen du. Horrela, gaur egungo Virgen de las Nievas ikastetxea bere kokaleku berrira lekualdatuko da 2022an, eta, horrela, besteak beste, egungo egoitzan dauden espazio eta irisgarritasun arazoak konponduko dira.

Exekuzio proiektua, lizitazio prozesuan, aurtengo hirugarren hiruhilekoan idaztea aurreikusten da, obrak lizitatu eta berehala egiteko. Obrak bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak instalazio guztiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatuko du, ikastetxea parekatuko du eta Sesmako Udalari lagako dio. Udalak bere gain hartuko du eraikinaren kudeaketa eta mantentze-lanak, gaur goizean sinatutako hitzarmenak arautzen duen bezala.