angle-left Hezkuntzak eta CNAIk Nafarroako institutu publikoetako Batxilergoko bigarren mailako ikasleen ingelesa indarzeko online programa sustatu dute

200 ikaslek baino gehiagok eman dute izena ekainaren 19an amaituko den, eta USE azterketa prestatzeko arreta zehatza eskaintzen duen ekimenean

2020/05/22

Hezkuntza Departamentuak, Atzerriko Hizkuntza, Eleaniztasun eta Arte Ikasketen Atalaren bitartez eta Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Zentroarekin batera, ekainaren 19a bitartean Nafarroako institutu publikoetako Batxilergoko bigarren mailako ikasleen ingelesa indartzeko online programa gauzatzen ari da. Guztira, 231 ikasle ari dira USEko azterketak prestatzeko banako arreta eskaintzen duen egitasmoan parte hartzen.

Klase birtualekin gauzatzen den ekimen honen helburua da ikasle guztiak Batxilergoko bigarren mailan ikasgaiaren curriculumean ezarritako oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta hala eskatzen duten ikasleen artean, USE azterketa prestatzeko arreta zehatza eskaintzea. Tresna hau COVID-19a dela-eta ikasleak etxeratu beharrak sortutako egoeraren aurrean ikasgaia indartzeko sortu da; izan ere, egoera horretan are eta beharrezkoagoa da, hala eskatu dutenei, hizkuntzetan babes berezia ematea.

Ikasle bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara egokitutako programa da %100ean eta CNAI-ko, Nafarroako Gobernuak hizkuntzen ikasketa erraztu eta sustatzeko sortutako enpresa publikoko, 19 irakaslek gidatzen dute.

Metodologia

Irakasle bakoitzak berariazko helburuak ezartzen ditu, ikasleen banakako beharrei jarraituz lau gaitasunetan: ulermena eta idazmena, ulermena eta ahozko adierazpena, gramatikako eta hiztegiko eduki berariazkoak. Horretarako, ikasle bakoitza plataforma telematikoaren bidez (Microsoft Teams) bere lan-eremura sartzen da astean ordubetez. Gainera, material indibidualizatuak jasotzen dituzte, mailaren eta beharren arabera, eta telematikoki bidaltzen zaizkie inprimatu beharrik gabe. Halaber, testuliburuko edukiak jarraitzeko aukera eskaintzen zaie.

Saio bakoitzaren helburua ikasleak orientatzea eta hizkuntzaren azalpenak indartzea da. Guztira, apirilaren 27an programa hasi zenetik, 231 lineako tutoretza eratu dira, eta denetara 231 ikaslek eman dute izena.