angle-left Hezkuntzak eta Ilundain Haritz-Berri Fundazioak pantailen mendekotasuna gehitu dute kontsumoa prebenitzeko gaur sinatutako hitzarmenean

Programan sartzen dira Larraintzar, Ezkaba, Plaza de la Cruz BHI, Tafallako Eskolapioak ikastetxeak eta Lizarra Ikastola

2024/09/02

Ilundaingo zuzendari nagusia, Francisco Javier San Martín, eta Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano

 


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiak, Gil Sevillanok, eta Ilundain Haritz Berri Fundazioko zuzendari kudeatzaileak, Francisco Javier San Martínek, hitzarmen bat sinatu dute gaur, 2024an Nafarroako ikastetxeetan adikzioak prebenitzeko "Hezi" programa gauzatzeko, 75.000 euroko zenbatekoarekin.