angle-left Hezkuntzak eta Nafarroako Antzerki Eskolak sinatutako hitzarmenak irakaskuntza artistikoetako zentroetako irakasleei ikastaroak eskaintzea ahalbidetuko du

Akordioari jarraituz, departamentuak 45.000 eurorekin finantzatuko ditu hezkuntza aktibitateak

2021/03/23

Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusia, eta Fuensanta Honrrubia, Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkaria, lankidetza akordioaren sinaduran.

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Antzerki Eskolarekin lankidetza hitzarmena sinatu du arte dramatikoaren arloan formazio ekintzak garatzeko. Aurten, berrikuntza moduan, irakaskuntza artistikoekin lotura duten zentroetako iraskaleei hainbat ikastaro eskainiko zaizkie. Hezkuntzak 45.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Antzerki Eskolak hitzarmenean jasotako ekintzak egin ditzan. 

Irakasleei zuzendutako ikastaroek haiei hainbat tresna eta baliabide eskaintzea izango dute helburu, horien artean, interpretazio teknikak, antzerkiaren hastapenak, ahots teknika edo teoría, ikastetxebakoitzaren beharren arabera.

Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, eta Fuensanta Honrubia Pascual, Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkariak, zinpetu dute lankidetza hitzarmena. Akordioak Nafarroako Foru Komunitateko hainbat sektoreren arte dramatikoaren ezagutza eta praktika zabaldu nahi ditu arlo horretako hezkuntza ekintzen garapena sustatzeko.

Zentro bakarra

Nafarroako Antzerki Eskola, Vianako Printzea Instituzioak 1985an sortua, irabazi asmorik gabeko Kultur Elkartea da. Foru Komunitatean bakarra den zentro horretan arte dramatikoarekin lotutako ekintza anitzak eskaintzen dira, horien artean, aipagarriak dira artearen eta kulturaren difusioarekin lotutako ekimenak zein formazioarekin eta hezkuntzarekin lotutakoak.

Hezkuntza Departamentua 2002an hasi zen Nafarroako Antzerki Eskolarekin elkarlanean. Martxoaren 18ko 61/2004 Foru Aginduak lankidetza-hitzarmen bat onartu zuen Nafarroako Antzerki Eskolarekin, arte dramatikoaren arloan hainbat prestakuntza-jarduera garatzeko. Hitzarmen hori urtero berritu zen, hasiera batean isilbidez eta ondoren berariaz, 2010. urtera arte. 2011n, bi aldeen arteko lankidetza-hitzarmenaren testu berri bat onartu zen, eta gauza bera egin zen 2012rako. 2013., 2014. eta 2015. urteetan, Nafarroako Antzerki Eskolari zuzeneko diru-laguntza emateko partida Nafarroako aurrekontu orokorretatik desagertu zen. Hala ere, 2016an berreskuratu zen, 45.000 euroko zuzkidurarekin, eta orain arteko aurrekontuetan mantendu egin da.