angle-left Hezkuntzak eta ONCEk hitzarmena sinatu dute itsutasuna edo ikusmen-urritasun larria duten ikasleei laguntzeko

Besteak beste, hezkuntza-baliabide digital guztietarako edo Interneteko edukiak zabaltzeko aukera bermatzen du

2020/02/18

Hezkuntza sailburua, ONCEko agintariekin batera

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak (ONCE) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur Iruñean, ikusmen-urritasuna duten ikasleei hezkuntza-zerbitzuak emateko. Horren bidez, arreta espezializatua eskaintzen zaie itsutasuna edo ikusmen-urritasun larria duten ikasleei, unibertsitatearen aurreko hezkuntza-maila eta -etapa guztietan, bai eta haien familiei eta ikastetxeei ere, hasieratik.