angle-left Hezkuntzak eta ONCEk lankidetza-hitzarmena berritu dute eskolatze konbinatuko zerbitzu berri batekin

ONCEk Iruñean duen egoitzan landuko ditu ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen gaitasunak, ikastetxeekin koordinatuta

2024/04/02

Ezkerretik eskuinera, ONCEk Nafarroan duen ordezkaria, Valentin Fortun, eta Hezkuntza kontseilaria, Carlos Gimeno

Hezkuntza Departamentuak eta ONCEk hitzarmena berritu dute ikusmen-urritasuna duten ikasleei hezkuntza-zerbitzuak emateko. Erakunde arteko akordio horrek berrikuntza garrantzitsu bat du, eta, era horretan, aukera emango du itsutasuna duten eta curriculumaren garapen ebolutiboan zailtasunak dituzten ikasleen behar espezifikoak Nafarroan osatzeko, horretarako Foru Komunitatetik kanpora joan behar izan gabe.