angle-left Hezkuntzak eta Nafarroako Unibertsitateak bat egin dute desinformazioari aurre egiteko eta hezkuntzaren esparruan alfabetatze mediatikoa sustatzeko

Gaur sinatutako hitzarmenak proiektu aitzindari bat bultzatuko du Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean eduki digitalen kontsumo arduratsua sustatzeko

2025/06/16

Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Iberifier Komunikabide Digitalen Iberiar Behatokiaren esparruan, desinformazioa aztertzeko eta hezkuntzaren esparruan alfabetatze mediatikoa sustatzeko.