angle-left Mendabiako eta Corellako ikastetxeetan elkarbizitza hobetzeko hitzarmenak sinatu dituzte Hezkuntza departamenduak eta bi udalerrietako alkateek

Bi herrietako erakunde sozialekin elkarlanean ikasleak kaleratzea saihestu nahi da “Tiempo Fuera” programak

2017/05/19

Argazkian: Maria Solana, Gorka Garcia eta MªJosé Castrillo.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak jarrera arazoak dituzten ikasleak eskolatik kaleratu ordez, euren garaupen sozialetan lagungarri izango diren bestelako ekintzetan aritzeko aukera izaten dezaten bi akordio sinatu ditu gaur. Lehenengoa, Corellako alkate Gorka Garcíarekin izan da, Alhama ikastetxeko gazteek, hala erabakitzen bada, Hogar de San Jose patronatuan aritu daitezen, eskolatik kaleratu ordez. Bigarrena, berriz, Mendabiako alkate Mª Josefa Verano, hango Joaquin Romera ikastetxeko ikasleek helduentzako Dionisio Salcedo Sádaba egoitzan aritu daitezen.

Argazkian: Maria Solana, MªJosefa Verano eta Gema Ezpeleta.

“Tiempo Fuera” izeneko hitzarmen hauek bilatzen dutena da ikasleen hezkuntzan eragitea neurri eraikitzaileak erabilita eta euren bizi-gaitasunak hobetzea. Izan ere, gaizki portatzeagatik eskolatik kaleratzeak ez du berez ikaslearen portaera hobetzen. Hori dela eta, neurri hauekin bilatzen dena da  bestelako inguruneetan aritzeko aukera eskaintzea, ikasleak berak laguntza eskaintzeko aukera izan dezan eta herriko erakundeekin elkarlanean aritzea, ikasleek bestelako errealitate sozialak ezagutu ditzaten.

Hala bada, Mendabiaren kasuan, herriko adin nagusikoen egoitzan arituko direla jaso da hitzarmenean; Corella, berriz, Hogar de San Jose erresidentzian laguntzeko aukera izan dezaten jaso da akordioan.

Kontaktua: Kabinetea
Mezu elektronikoak: gabinete.educacion@navarra.es
Telefonoa:848426626