angle-left EGA lortzeko matrikula zabalik abenduaren 1etik aurrera

EGA lortzeko matrikula ireki du Nafarroako Gobernuak: abenduaren 1etik 22ra izanen da matrikula-epea zabalik

2017/11/24

Nafarroako Gobernuak abenduaren 1ean irekiko du 2018ko 1. deialdiko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko matrikula-epea. Hala, abenduaren 1etik 22ra luzatuko da. Probak egiteko interesa dutenek izena eman dezakete Hezkuntza Departamentuan, 08:30etik 14:30era.
Azterketa-eskubideagatik 26 euro ordaindu beharko dute hautagaiek; lehenengo kategoriako familia ugarien kasuan, berriz, 13 euro, eta doakoa izango da bigarren kategoriako familia ugariko kideentzat.

3 proba

EGA agiria lortzeko prozedurak 3 proba ditu, eta hirurak gainditu behar dira, agiria lortzeko.

Atariko Proba test erako 80 galderak osatzen dute, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzumena nahiz irakurmena ebaluatzeko. Proba Idatzian bi idazlan egin beharko dituzte hautagaiek (bata 180 hitzekoa; 250 hitzekoa, bestea). Hirugarrenik, Ahozko Proban, batetik, testu baten azalpena egin behar dute, banaka eta 5 minutuz; bestetik, binaka, 10 minutuko solasaldia.

Informazio gehiago: www.ega.navarra.es; 848 426 613 / 848 426 593