Atzealdea

Ekaineko irakasle-plaza banaketaren aurrez aurreko lehiaketa kontratazio telematikoagatik ordezkatuko du lehenengoz Hezkuntzak

Urte hasierako plazetara aurkezten diren irakasleek ez dute Departamentura joan beharrik izango

25/05/2018

Iaz abiarazi zen behar berriei eta ordezkapenei erantzuteko kontratazioak egiteko sistema telematikoa. Ikasturte honetan, berriz, ATP plataformaren garapenean lanean aritu da Hezkuntza departamentua, asmoa baitzen sistema telematikoa baliatzea udaro aurrez aurre egiten den kontratazio masiboa ordezkatu eta modu telematikoan egin ahal izatea. Hartara, interesatuak ez lukete Departamentura agertu behar izango modu masiboan, bete gabeko urte hasirako plazaren bat eskuratu ahal izateko, hurrengo ikasturteko plantillak osatzeko.

Hezkuntza Teknologia eta Informazio Sistemen Zerbitzuak egindako lanari esker, aurtengo ekainean, eta lehenengoz, ordezkatu egingo da aurrez aurreko ematea eta era telematikoan izango da aldi baterako irakasleen destino aukeratze eta ematea, behin plazarik gabeko funtzionarioen plaza banaketa egin ondoren.

Hala, iaz abiarazitako aplikazio bidez egiten diren lista espezifikoen lan eskaintzez gainera, ekaineko kontratazio masiborako erabiliko da orain, behin betiko destinoa zehaztu gabe duten funtzionarioen plazen banaketa gauzatu eta gero. Beraz, Hezkuntzan irakasle aritzeko izena emanda daudenek ez dute, ohikoa zen legez, Departamentura joan beharrik izango hutsik dauden plazak eskuratu ahal izateko.

Esan bezala, ATP aplikazioa iazko maiatzean abiarazi zenetik erabiltzen da modu jarraituan ikasturtean zehar sortzen diren hutsuneak eta ordezkapenak betetzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan web bidez egin izan diren lan deialdietan. Esaterako, irakasleen kontratazio telematikoaren ATP aplikazioak 24 ordu baino gutxiagotan jasotako 1300 eskari ebatzi ahal izan ditu egun bakar batean. Ikasturte honetan zehar 115 web deialdi egin dira, 2.785 eskaintza.

Informazio saioak

Sistema nola dabilen azaldu eta sor daitezkeen kezkak eta galderak argitzeko informazio saio bikoitza antolatu du Hezkuntza departamentuak maiatzaren 30ean: 16:00etan, gazteleraz; 18:00etan, euskaraz, pertsona interesatu, sindikatu eta ikastetxeetako zuzendariei zuzenduta.

Informazio saioak Departamentuko Areto Nagusian izango dira eta, gainera, streaming bidez jarraitu ahal izango dira, Departamentuaren webgunean.

Gaur egun 12.041 pertsona daude Hezkuntzako 232 zerrendetan izena emanda, euskaraz nahiz gazteleraz.