angle-left Eskola-eremuan pandemia larriagotzen ari denez, Hezkuntzak jardunaldi jarraituari eutsi behar dio eskolaz kanpoko jarduerekin 2021-2022 ikasturtea amaitu arte

Departamentuak ikastetxeei eskatu die Gabonak baino lehen ekitaldirik ez deitzeko, kutsatzeko arriskua saihesteko

2021/12/01

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2021-2022 ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerekin jarraituko du.

Nafarroako hezkuntza komunitateko kide ezberdinek duela egun batzuk ospatu zuten kontaktuen erronda batean eginiko ekarpenak aztertu ondoren, tarteko izanik Carlos Gimeno kontseilaria, Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusia Hezkuntzarako COVID-19 Batzorde Teknikoa osatzen duten kideak, eskola publikoaren zuzendari jaun-andreen elkarte nagusiak, itunpeko hezkuntza pribatuaren patronalak hala nola Hezkuntzako Mahai Sektorialeko sindikatuak, Hezkuntza Departamentuaren ustean egungo eskola jardunaldiari eusteko erabakia da “neurririk egokiena eskola jardueraren garapenari dagokionez ikastetxetan ikasleen presentzialtasuna bermatzeko eta COVID-19arekiko segurtasuna mantentzeko”.

Hezkuntza esparruko pandemiaren eboluzio negatiboa, ikasgela konfinatuen eta ikasle positiboen ageriko hedadura eta jai-egunen zubiarekin eta Eguberri  oporrekin markatutako epe labur eta ertaineko ikuspegia eta horrek urtarriletik aurrera osasun arloan elkarri ahal izango lituzkeen ondorioak kontuan hartuta, Hezkuntza Departamentuak erabaki du egungo eskola jardunaldi jarraitua eta eskolaz kanpoko jarduerak mantentzea komeni dela, ikasturte honi dagokion gainerako epean, 2022ko urtarriletik aurrera. 

Gimeno kontseilariak gaur, asteazkena, ospatu den Gobernu Bilkuraren ondoren prentsaurrekoan adierazi duen bezala, erabaki honek ez dauka zerikusirik irailaren 30eko 411/2021 Ebazpenarekin bat egin zuten ikastetxetan ospatzen ari diren bozketa prozesuaren garapenarekin; ebazpen horrek erregulatzen du modu esperimentalean eginiko eskola jardunaldi jarraituaren eta eskola jardunaldi malguaren ezarpenerako prozedura Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxetan hala nola Heziketa Bereziko ikastetxetan. 

Hala ere, eta 2021-2022 ikasturtearen gainerakoan jardunaldi jarraituari eusteko erabakiaren harira, Ebazpenaren eraginpean bere jardunaldiaren aldaketa eskatu zuten 83 ikastetxeen hezkuntza komunitateek (80 jardunaldi iraunkorra eta 3 jardunaldi malgua) hartzen duten erabakia indarrean jarriko da datorren 2022-2023 ikasturtean eta ez datorren urtarriletik aurrera; aukera hori ezohiko moduan kontenplatzen da deialdian, baina azkenean ezin izango da gauzatu, hezkuntza esparruan pandemia izaten ari den ageriko hedadura dela eta. Hezkuntza Departamentuak erabiltzen duen egutegi orientatzailea kontuan hartuta, bozketak ospatzen jarraituko dira abenduaren hasiera arte, boza eman ahal izateko hiru modalitaterekin: aurrez aurre boto-ontzi batean, aurrez aurre postontzian eta boto telematikoa. 

Era berean, hezkuntza departamentuak ikastetxe guztietara igorri du zirkular bat zeinetan eskatzen den ez deitzea hurrengo Eguberri jaiekin lotutako inolako ekitaldirik, prebentzio neurri bezala, COVID-19aren kutsatzeen hedadura ekidite aldera, birusa Nafarroako ikasleengan izaten ari den intzidentzia-tasa dela eta. 

https://youtu.be/LEaD0arHyjM