angle-left Irunberriko LHIko kirol-jardueren irakaskuntza- eta animazio-ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte Erasmus+ “CreARTive Green Minds” proiektuaren barruan

2022/05/18

“CreARTive Green Minds” nazioarteko Erasmus + proiektuaren barnean, “Gizarte eta Kirol Jardueren Irakaskuntza eta Animazioko” 1.go mailako ikasleek “Zaborra bildu, burua arindu” izeneko erronka burutu zuten maiatzaren 2-an. Erronka, hirunakako taldetan eta ordubetez, QR kode batek adierazitako Lanbide Heziketako ikastetxe eta Irunberri herriko hainbat gunetan, ahalik eta hondakin gehiena biltzean zetzan. Talde bakoitzak zabor poltsa urdin (paper eta kartoia), hori (plastiko eta ontziak) eta arrosa (errefusa) bat zeraman hondakinak ongi sailkatuta bildu ahal izateko. 

Jarduera fisikoko zikloetako 3 talderen artean, 190kg hondakin bildu zituzten, eta hiru talde irabazleek sariak jaso zituzten beren lanagatik. Ingurumenak eskertuko duelakoan, zorionak guztiei!

 

Maiatzaren 6-ean, “Gizarte eta Kirol Jardueren Irakaskuntza eta Animazioa” zikloko 1.go mailako ikasleek, “CreARTive Green Minds” nazioarteko Erasmus proiektuaren barnean, 100 urkiren landaketa burutu zuten Josenea bergizarteratze enpresaren lurretan. Bost lerrotan eta bi metroko distantzian hogeina urki landatu zituen hirukote bakoitzak. Zuloa egin, konposta gehitu, zuhaitza landatu, tutorea jarri eta ureztatzea izan ziren egin beharreko lanak.