angle-left Virgen del Camino IBPko Eraikuntza Proiektuetako ikasleek KERAKOLL IBÉRICA bisitatu dute

2019/12/18

Ikaskuntza ez da bakarrik ikasgelan gauzatzen. Hori dela eta, ikasgelatik irten, eta Castellóraino joan gara. Kerakoll enpresak eraikuntza produktuak fabrikatzen ditu, eta bere instalazioak bisitatzeko aukera eman digu, Vizcay material biltegiarekin lankidetzan.

Bisita horretan, bai merkaturatzen dituzten materialak bai horiek egiteko teknikak ezagutu ditugu zuzenean. Horrez gain, ikasketen eta lan munduaren arteko erlazioa estutu dugu, eraikuntzako profesionalekin espazioak eta jakintzak partekatu baititugu.

 

Programak Green Building Campus-en barruko hiru prestakuntza ekintza biltzen zituen:

• Kanpoaldeko isolamendu termikoko sistema (SATE), energia aurrezteko irtenbide gisa. Teknikak eta proba praktikoak.

• Koloretako fatxadak, fatxaden zaharberrikuntza, akabera piktorikoak GreenBuilding-erako eta erakusketa teknikoak.

• Ijezketak eta erakusketa teknikoak.

 

Prestakuntza ekintza horiez gain, instalazioak bisitatu genituen, eta han enpresaren historia azaldu ziguten. Ibilbide gidatu baten bidez, produktuen kalitatea kontrolatzeko laborategia eta fabrikazio prozesua ikusi genituen.