angle-left Virgen del Camino Ikastetxeko Eraikuntza Proiektuen Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleek bideo baten bidez erakutsi digute beren azken proiektua

2020/06/05

Covi-19 delakoaren ondorioz bizi izandako ohiz kanpoko egoera dela eta, Eraikuntza Proiektuen Goi Mailako Heziketa Zikloko bigarren mailako ikasleek ezin izan zuten lantokiko prestakuntza jaso.
Aurkezten dizuegun proiektuak enpresako prestakuntza ordezten du, konfinamenduan garatu zen eta erronka handia izan da ikasleentzat eta irakasleentzat.


ETXEBIZITZA ERAIKIN BAT BERRITU ETA ZAHARBERRITZEKO OINARRIZKO PROIEKTUA


Badirudi mundua aldatuko dela pandemia horren ondoren, eta, agian, aldaketa horrek eragina izango du etxebizitzak diseinatzeko moduan. Familiak beren etxeetan nahitaez konfinatzeak, etxetik lana egiteak, kanpoaldearekin bat egingo duen espazio bat behar izateak… etxebizitzen espazioak birplanteatzea eragingo du.

2022. urtean gaude, Arkitekturako azterlan baten parte zara eta enkargu bat jaso berri duzue, etxebizitza-eraikin bat berritzeko proiektua.

Hipotesi horretatik abiatuta, ikasleek proiektua garatu dute jabeak emandako informazioa erabiliz, eraikinaren datuak hartuz, informazioa bilatuz...

 

Egindako lana laburbiltzen duen bideo bat ikus dezakezue esteka honetan:

ETXEBIZITZA ERAIKIN BAT BERRITU ETA ZAHARBERRITZEKO OINARRIZKO PROIEKTUA