angle-left Corellako Alhama BHIko ikasleek parte hartuko dute Emakumearen Nazioarteko Egunean

2021/03/11

Martxoaren 8a ospatzeko antolatu den ekitaldien programaren barruan, Corellako ALHAMA BHIk herriko Udalak sustatutako jardueretan parte hartu du. Jarduera horien lema hau zen: Mundu feminista planeta iraunkor baterako.

Jolas-orduetan, zenbait esaldi eta pentsamendu idatzi dira Corellako Kultur Etxean ikusgai geratu diren lotura more batzuetan. Gainera, aurten ere Udalak BERDINTASUNAREN ALDEKO II. IPUIN LEHIAKETA deitu du, eta DBHko 3. mailako Blanca Gómez Ochoa ikasleak irabazi du.

 

Jarduera horiei beste batzuk gehitu zaizkie, hala nola hitzaldiak edo departamentu didaktikoek egindako lanak.