angle-left Valle del Ebro BHIko ikasleek irratia bisitatu dute

2021/10/29

Joan den ostegunean, urriaren 21ean, Valle del Ebro BHIko Comunicados (3.a B eta 3.a D) ikastetxeko ikasleak Tuterako Ser Katearen irratian izan ziren. Jarduera osagarri horretan, soinu-mahaien, mikrofonoen eta irratiaren denboren funtzionamendua ikusi zuten ikasleek. Elkarrizketa nola egiten den ere ikusi zuten zuzenean, eta, gainera, ‘Hoy por Hoy Tudela’ goizeko saioaren emanaldian parte hartu ahal izan zuten.

Institutuko irratian beren programa sortzen ari diren ikasleek asko ikasi zuten eta gustura atera ziren bisitatik. Hain zuzen, haiek eta Laura Catalán irakasleak eskerrak ematen dizkiote Joaquim Torrents kazetariari, zuzenean gozatzeko eta dena hain modu argi eta atseginean azaltzeko aukera emateagatik.

Bisita honekin eta institutuko bertako irratian egiten diren praktikekin, Onda-Valle, ikasleek bertatik bertara ikas ditzakete irratia bezalako komunikabide hurbil eta iradokitzailearen “erraiak”.