angle-left 2 + 3 Talentu Planean parte hartu nahi duten ikasleek izena eman ahal izango dute urriaren 2tik 4ra

Planak aukera ematen die ikasleei LHko goi-mailako gradu bat eta unibertsitateko gradu bat bost urtean amaitzeko

2023/09/28

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean '2+3 Talentu Planean' parte hartu nahi duten ikasleen matrikula-egutegia. Plan horri esker, bost urteko epean amaitu ahal izango da Lanbide Heziketako goi-mailako gradua eta unibertsitate-gradua. Interesa dutenek urriaren 2tik 4ra aurkeztu ahal izango dute eskaera dagokien ikastetxean.

Zehazki, 2+3 Talentu Plana ezarri da “Administrazioa eta finantzak” goi-mailako ikasleentzat, eta “Enpresen administrazioa eta zuzendaritza” unibertsitate-gradua edo “Lan-harremanak” gradua ezarri dira. Bi kasuetan, ikasleek "Marketina eta Publizitatea" goi mailako zikloko bi lanbide moduluko prestakuntza osagarria eginen dute.

Hala, talentu-plana diseinatuta dago, batetik, lan-merkaturako trantsizioa errazteko, bereziki Lanbide Heziketaren eraginkortasunak indartua, eta, bestetik, epe luzeko lanbide-karreraren aukerak hobetzeko, unibertsitate-titulu bat lortuz.

2021-   2022 ikasturtean hasi zen programa hau Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketaren, Digitalizazioaren eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin sinatu dituen hitzarmenen bidez gauzatzen da.

Onartuen zerrenda urriaren 9an argitaratuko da eta matrikula Ana María Sanz ikastetxe integratuan eginen da urriaren 10ean eta 11n. Lanbide modulua urriaren 16an hasiko da.