angle-left Otsagabiko Ikastetxe Publikoko Adiskidetasunaren Bankua

2021/02/11

Nor ez da inoiz bakarrik sentitu? Guztiok (haurrok, gazteok, helduok, aiton-amonok...) bizi izan dugu horrelako egoeraren bat, hots, bakardadea momenturen batean. Errealitate hau oso ohikoa da gure gizartean, ondorioz, eskolatik irtenbide berri bat bilatu diogu arazoari.

Otsagabiko eskolako komunitateak “Adiskidetasunaren Eserlekua” izeneko proiektu berri bat kaleratu du. Norbait triste edo bakarrik sentitzen bada momenturen batean, eserleku horretara joanen da, eta gainontzekook aukera izango dugu pertsona hori laguntzera joateko. Lan hau aurrera eramateko, hainbat eserleku kokatuko dira Zaraitzuko hainbat herritan.

Eserleku hauen diseinuak LH 1.eta 2. mailako ikasleek egindakoak dira eta guztion artean (ikasleok, irakasleok, jantokiko langileok, EUTSI-ko partaideok…), bozkaketa bidez aukeratu genuen bat. Herri guztietan ikusi ahal izango duzuen eserlekua.

Behin eserlekuak aukeratuta, denon artean margotu nahi izan genituen baina, COVID-19a dela eta, ezin izan dugu guztion artean jarduerari ekin. Ondorioz, ikasleok eta irakasleok bakarrik margotu ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu diru-laguntzak eskaini dizkiguten udaletxeei, haien laguntzarik gabe ezin izango genukeelako horrelako plangintza aurrera eraman.