Lesakako Irain Ikastetxe Publikoak eTwinning kalitate-zigilu europarra jaso du - Lesakako Irain Ikastetxe Publikoak eTwinning kalitate-zigilu europarra jaso du - Dpto
2018/10/30
Nafarroako beste 8 ikastetxerekin batera, Irain Eskola Publikoak 2017-2018 ikasturtean burututako eTwinning proiektu bati lotuta kalitate-zigilu europarra jaso du. Proiektuan Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek parte hartu zuten, haien ingeleseko bi irakasleekin eta IKTko irakaslearekin batera. Proiektuaren xedea Europako hainbat herrialdetako eskolekin kultur ondarearen inguruko postalak elkartrukatzea izan zen, eta horren inguruan jarduera multzo zabala landu zituzten ikasleek. Argazkian, proiektuan parte hartu zuten ikasle batzuk (egun Lehen Hezkuntzako seigarren mailan dauden ikasleak) eta ingeleseko bi irakasleak.