angle-left Lanbide Heziketako Donibane ikastetxea egurraren sektorean 4.0 industriaren hezkuntzaren abangoardian kokatu da

Hezkuntzak 170.000 eurorekin finantzatu du era guztietako mekanizatuak egiteko puntako makinaren erosketa

2019/11/21

Iruñeko Lanbide Hezietako Donibane Ikastetxe Bateratuko ikasleek Bieseek sortutako ROVER A SMART bost ardatzeko egurrarentzako zenbaki kontroleko makinarekin egiten dute jada lan. Makina horren erosketa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zentroen berrikuntzarako zein lan-talde profesionalen modernizaziorako egin duen inbertsio nagusienetariko baten adibide da.