angle-left Donapea LHIk “Soberakinak lagun” proiektu intermodular eta solidarioa egiten du.

2022/05/30

Aurreko maiatzaren 18, 19 eta 20 egunetan “Soberakinak lagun” moduluen arteko  proiektu  solidarioa CIP Donapea IIP instututuan gauzatu  zen.  

Proiektuari esker, ikasturtean zehar modulu ezberdinetan  eskuratutako ezagutzak eta  trebetasunak benetakoa  den  jarduera  batean aplikatzeko parada  izan dute. 

Horrela, etxean sobera ditugun arropa, jostailuak eta abar bizi berri bat emateko asmoz, Kudeaketa Administratibo zikloko  1. mailako ikasleek  azoka bat  antolatu zuten. 

Lortutako dirua  Aspace Erakundeari dohaintza egitea erabaki zuten.

 Maiatzak 27an,  CIP Donapea IIP instututuan dohaintza emateko ekitaldia ospatu zen. Bertan  “Soberakinak lagun” proiektuko ikasleak, irakasleak  eta Nafarroako Aspaceko Zentro Okupazionaleko ordezkariak bertaratu ziren.