angle-left "Irunberriko LHI" LHIk Danubion nabigatzen du

2023/06/07

“Irunberriko LHI” LHIko sei ikaslek eta bi irakaslek osatutako talde batek Danubion piraguaz egindako bidaia nola antolatzen den jakin ahal izan dute. Hezkuntza Sailak talde honi eman zion Erasmus beka bati esker gertatu da dena, eta bi astez espedizioaren nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte. Ikastetxea duela hilabete batzuk jarri zen harremanetan uretako jardueretan aritzen den Bulgariako enpresa batekin, eta maiatzean enpresa bisitatzea erabaki zuten. Hala, egonaldiaren lehen egunetan, konpainiak Struma ibaiaren ertzean dituen ur bizien basera joaten diren bezeroak nola artatu jakin dute. Jarduera nagusia raftinga da. Ondoren, taldea Danubio ibaiertzera joan zen, egonaldia modu nomadan amaitzeko, eta zazpi egunez piraguaz ibili zen ibai zurrunbilotsuaren mugan.

Ikasleek, Natur Inguruneko eta Aisialdiko Gidaren Erdi Mailako Heziketa Zikloko bigarren mailako taldekoek, abentura guztia hiru minututan laburbiltzen duen bideo hau argitaratu dute.