angle-left El Colegio Padres Reparadores de Puente la Reina, Escuela Embajadora del Parlamento Europeo, prepara la celebración del Día de Europa, 9 de mayo

2023/05/07

Gareseko Padres Reparadores Ikastetxeak, hirugarren urtez jarraian, Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadore gisa, 2023ko Europako Eguna ospatuko du maiatzaren 9an. Ikasleak eta irakasleak Garesko kaleetara aterako dira herriko beste bi ikastetxeak bisitatzeko, Erdi Aroko zubian gelditu, kaleak zeharkatu eta Udaletxeko plazan amaitzeko.

Musika-talde batek 11:30etik 14:15era egingo den ibilbidea girotuko du, eta, aldi berean, ibiltariei liburuxkak banatuko dizkie ospakizunaren zergatia azaltzeko. Ikasleek performance bat egingo dute, eta alkateak eta Udaleko ordezkariek hitzaldia emango dute udaletxeko plazan.

Gainera, 1. B mailako hiru ikasle, Europako Parlamentuko enbaxadore juniorrak maiatzaren 6an, larunbatean, aurkeztuko dira, Iruñeko Gazteriaren Etxean, Europako Batasunaren Nafarroako Lehen Olinpiadan, Europako Taldeak eta Europako Mugimenduaren Nafarroako Kontseiluak antolatuta.

2023ko maiatzaren 9an (asteartea) 12:00etatik 14:15era Garesen egongo bazara, etortzera animatzen zaitugu, ospakizunaz galdetzera eta ospakizun honen poza gurekin partekatzera. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, sartu ESTEKA HONETAN

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975