Buztintxuriko ikastetxe publikoak joan den maiatzaren 15ean, ostirala, “PASEATU” BALKOI ETA LEIHOETARA SALTO EGITEN DUEN ARTEAREN JAIA antolatu zuen. - Buztintxuriko ikastetxe publikoak joan den maiatzaren 15ean, ostirala, “PASEATU” BALKOI ETA LEIHOETARA SALTO EGITEN DUEN ARTEAREN JAIA antolatu zuen. - Dpto
2020/05/19
Aurreko ikasturte guztietan, maiatzaren hirugarren ostiralean, Buztintxuri Ikastetxe Publikoak bere auzoko kaleak artez margotu izan ditu “PaseArte” izeneko jaian. Festa honetan, ikasleek beren lan artistikoak erakusten zizkiguten auzoko plaza batean antolatzen zen jai labur baten bitartez. Aurtengo ikasturtean, irakasleak egoera sozial berri honetara eta urrutiko irakaskuntzari moldatu behar izan dira, eta ondorioz, “PaseArte”k ikasleen etxeetara jauzi egin du auzoko balkoi eta leihoak koloreztatzeko asmoz.
Hortaz, pasa de den ostiraleam, maiatzaren 15erako, hainbat jardueraz betetako programa osatu zen. Jaia goizeko 10etan hasi zen txupinazoarekin. Ondoren, goizeko 10etatik 12etara, ikasleek beraien etxeetan hainbat proposamen burutuko zituzten, gero leiho zein balkoietan erakusteko. Honetaz gain, aplikazio baten bidez beraien artelan guztiak igotzeko aukera izan zuten hezkuntza komunitate guztiarekin konpartitu ahal izateko.
Amaitzeko, eguerdiko 12etan, familiak Buztintxuriko Pasalekura birtualki sartu ahal izan ziren, ikasleen artelanak ikusi ahal izateko. Honetarako, gela bakoitzeko proposamenetan sartu ahal izateko esteka eskuragarri izango dute.
Arratsaldean, paseorako orduak probestuz, familiek bere seme-alabekin, ikaskideek egindako leiho eta balkoietan zintzilikaturik zeuden artelanetaz gozatu zuten.
Bukatzeko, Buztinxuri I.P-tik familia, irakasle eta batez ere, “txiki” guztiei, konfinamendu osoan zehar burututako lana zein jarduera hau aurrera eraman ahal izateko egin duten ahalegina eta bertan jarritako motibazioa eskertu nahi die.
Esteka honen bidez PASEARTE