angle-left Azkoiengo Ikastetxe Publikoa gizarte eragineko sormen eta berrikuntza ekintzen lehiaketako finalista izendatu dute

Juan Bautista Irurzun ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek egunkari digitala garatu dute ikasturtean zehar

2019/07/18

Azkoiengo Juan Butista Irurzun Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa gizarte eragineko sormen eta berrikuntza ekintzen Acción Magistral lehiaketako finalista izendatu dute. Lehen Hezkuntzako ikasleek hautagaitza lortu dute ikasturtean zehar landutako agerkari digitalaren proiektuagatik. Egunkarian tokiko istorioak jaso zein herriko protagonistak elkarrizketatu dituzte hiru hizkuntza erabiliz: frantsesa, gaztelania eta euskara.

15. edizioan guztira erkidego autonomo guztietako 10.000 pertsonek hartu dute 348 proiektu aurkeztuz. Lehiaketan ikasle, irakasle eta gurasoek hartu dute parte. Behin finalistak hautatu ondoren, herritarren saria erabakitzeko bozkatzeko epea zabaldu da. Hala, uztailaren 2ra bitartean eman dezakezue zuen bozka Juan Bautista Irurzun HLHIPren arlde, hemen