angle-left Iruñeko Santa Teresa de Jesús ikastetxeak, Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak, Migratzailearen Nazioarteko Egunean parte hartu du

2021/12/30

Migratzailearen Nazioarteko Eguna zela eta (abenduaren 18a), abenduaren 17an, ostiralean, Santa Teresa de Jesús ikastetxeko 2. DBHko eta 4. DBHko ikasleek Entreculturas-ek eta Alboan-ek proposatutako eta programatutako jarduera egin zuten: "Gizarte inklusibo baten alde jolastuko gara"
Ikasleek Portugalgo, Maltako, Irlandako eta Hungariako Kahoot Interescuelas Europea delakoan parte hartu zuten, eta pertsona migratzaileek bizi dituzten alderdi eta bizipenen berri izan zuten.

Proposamen hori Europako CAMBIO proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horrek pentsamendu kritikoa, enpatia eta ikasleen parte-hartzea sustatu nahi ditu migrazioen, babeslekuen eta harreraren gaiei dagokienez.
Alboan, garapenerako eta gizarte-eraldaketarako, lankidetzarako eta nazioarteko elkartasunerako hezkuntza sustatzen duen GGKEetako bat; Santa Teresa de Jesús ikastetxeak “Eskola solidarioak” mintegian lan egiten du.

Informazio gehiagorako, klikatu HEMEN

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975