angle-left Hezkuntza kontseilariak Gazteak klimaren alde-#FridaysForFuture elkarteko kide nafarrak hartu ditu

Gimenok adierazi die Departamentuak duen konpromisoa ingurumen-hezkuntzarekin eta ikastetxe jasangarriak eraikitzearekin

2020/03/05

Gimeno kontseilaria Iruña Erro eta Naia Lizasorekin.

Carlos Gimeno, Hezkuntza kontseilariak, Gazteak Klimaren Alde-ko #FridaysForFuture (Etorkizunaren aldeko Ostiralak) Espainiako Elkarteko bi kiderekin bildu da asteazken honetan Nafarroan, eta horiei jakinarazi die Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu duela ingurumen-hezkuntza zeharkako gai gisa bultzatzeko derrigorrezko etapa maila guztietan, 6 eta 16 urte bitartekoetan.