angle-left Nafarroako Eskola Kontseiluak Hezkuntza Departamentuak ikasleak onartzeko Foru Dekretu berriaren irizpena onartu d

Aldeko 20 boto jaso zituen, bat ere ez kontra eta abstentzio bat

2020/12/12

Nafarroako Eskola Kontseiluaren (CEN) osoko bilkurak aldeko 20 botorekin, abstentzio bakarrarekin eta aurkako botorik gabe onartu du Hezkuntza Departamentuak egindako Foru Dekretuaren irizpena, zeinaren bidez arautuko baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzea, egoera ahulean dauden ikasleen banaketa orekatuagoa dela eta. 

Foru dekretuaren irizpena joan den asteazkenean eztabaidatu zuten Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek, organo horren lan bilkura batean.