angle-left Nafarroako Eskola Kontseiluak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak geletara ez itzultzea aholkatu du

Egokitzat jo du Batxilergoko eta Nafarroako hizkuntza-eskola ofizialetako ikasleentzako zentroak irekitzea

2020/05/08

Nafarroako Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak, bideokonferentzia bidez bildurik, aho batez erabaki du ikasturte honetan Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan ikasgeletara itzultzeko aholkua ez ematea. Hala ere, egoki deritzo Batxilergoko ikasleak “osasun-berme handienekin” itzultzea, Nafarroako Hezkuntza Sistemako ikasle guztiek berdintasun- eta justizia-baldintza berak izan ditzaten bermatzeko.

Kontseiluko Batzorde Iraunkorraren iritziz, gainera, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan ebaluazio probak egiteko egutegia mantentzen denez, ikastetxe horiek “irekita egon behar dute”. Era berean, hizkuntza-eskoletako proba presentzialak “osasun-berme handienarekin” egiteko eskatu du Kontseiluak.

Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek uste dute “ikasgeletara itzultzeak ez duela ekarriko normaltasun absolutuari berriro heltzea, eta hain aldi berezia izango dela, uztartze-helburu zehatzagoak dituena, hezkuntzakoak baino, eta hala ere”, erantsi du Kontseiluak, “ikasle asko, zehazki, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ezin izango dira joan”. Kontseiluak gogorarazi du derrigorrezko eta oinarrizko hezkuntza-jarduera “ikasle guztientzat dela, ez zati txiki batentzat”.

Dedikazioa, erantzukizuna, ahalegina eta egokitzeko gaitasuna

Kontseiluak nabarmendu du irakasleek, ikasleek, familiek, zuzendaritza-taldeek eta hezkuntza-administrazioak ahalegin, dedikazio, ardura eta egokitzeko gaitasuna dutela, eta gehitu du ikasturte honetan ikasgeletara itzultzeko balizko egoera baten aurrean ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileek dituzten osasun-arriskuak “oraindik handiak dira”; beraz, gomendatzen da irailera arte ez hastea berriro eskola-jarduera Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan.

Era berean, eta produkzio-sistemak ohiko erritmoari berriro ekingo diola eta horrek etxe askotan “adingabeei arreta emateko arazo larriak” eragin ditzakeela jakinik, Kontseiluak beharrezkotzat jotzen du Administrazioaren esparru guztiak koordinatzea, “familiei beren lana eta familia bateratzeko aukera emango dien estrategia ezartzeko”. Horretarako, Kontseiluak helburu horri lehentasuna ematea proposatu du eta sektore pribatuari aukera hori errazten duten lan sistemak ezartzen laguntzeko eskatu dio.

Azkenik, Kontseiluak proposatu du 2020-2021 ikasturterako ikastetxeak berriz irekitzeko estrategia bat antolatzea, berriz lanean hastea bideratuko duen jarraibide pedagogikoen araberako esparru-plan batekin. Gainera, Hezkuntza Departamentua hezkuntza komunitatearekin egiten ari den gizarte elkarrizketarekin jarraitzea gomendatzen du, bai sare publikoarekin bai sare itunduarekin, Nafarroako hezkuntzaren arrakastarako helburu komunak zehazteko.