angle-left Goi Mailako Kontserbatorioak 'ate irekien eguna' ospatuko du oraingoan, etxetik

2020/04/20

Datorren ostiralean, apirilaren 24an, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak (CSMN) ate irekien jardunaldia egingo du, ikasle berriek ikastetxea ezagutu ahal izan dezaten. Aurreko edizioetan jardunaldi hori aurrez aurre egiten zen, baina aurten lehengo aldiz, telematikoki egingo da.

 

CSMNk aurrerapauso bat eman du hurrengo ikasturteko erritmoa ez galtzen saiatzeko. Gaur egun, epea zabalik dagoen bitartean, ehun eta hogei hautagaik baino gehiagok eman dute izena jardunaldi honetan parte hartzeko. Zenbaki hauek hazkunde handia dakarte aurreko edizioekin alderatuta. Ikastetxe hau zuzenean ezagutzera emateko aukera ematen die, musika-irakaskuntzan erreferentzia izateko urratsak ematen jarraitzen baitu. Etorkizuneko ikasleek ikastetxeko instalazioak ezagutzeko aukera izango dute bisita birtual baten bidez, irakasleek eta ikastetxeko zuzendaritza-taldeak, eta horretarako programatutako bideokonferentzien bidez erantzungo diete kontsultei.

 

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak lau espezialitate ezberdin eskaintzen dizkie etorkizuneko ikasleei. Interpretazioan (klasikoa eta jazza), konposizioan, pedagogian (bai klasikoan, bai jazzean) eta musikologian goi mailako ikasketek osatzen dute CSMNren hezkuntza eskaintza.

 

CSMNk bere irakaskuntza-lanarekin jarraitu du larrialdi-egoera ezarri zenetik, eta bere eskolak online garatzen jarraitu du, teknologia berrien integrazioari eta ikastetxeko hezkuntza-komunitate osoak egindako ahaleginari esker.

 

ESTEKAK:


Web CSMN. Sailen informazioa

 

BIDEOAK:

Instalazioak

Jazz-saila