angle-left Luis Gil de Sangüesa ikastetxe publikoak Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen kontakizunak biltzen dituen liburua argitaratu du

2020/05/22

Luis Gil de Sangüesa-Zangoza Ikastetxe Publikoan lehen aldiz, joan den urtarrilean literatura-tailerren jarduerari ekin zitzaion hizkuntza-gaitasuna garatzeko, Hobekuntzarako Bi Urteko Planaren barruan. Jardueraren jomugan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen kontakizun guztiak biltzen zituen liburu bat argitaratzeko ideia zegoen.

Lucía Gorría Juárez idazlea izan zen hasiera batean Zuzendaritza Taldea eta 6. mailako irakasleak bildu zituena, eta bertatik abiatu zen liburuaren eta tailerren proposamena.
Literatura-tailerrak eman zituen Lucíak, eta kontakizunak sortzen lagundu zien ikasleei. Ondoren, 6. mailako irakasleek jarduerak zuzenean kudeatu zituzten ikasleekin, feedbacka, zuzenketak proposatzea, etab.

Apirilaren 23an Liburuaren Egunaren esparruan aurkeztea aurreikusita zegoen. Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz, prozesu osoa eten egin zen eta osatu egin da konfinamenduan zehar, harik eta argitalpena gauzatu ahal izan den arte. Ikasleen jarduera ez-presentziala dela eta, ikasleek bidalitako argazkiekin bideo-aurkezpena prestatzen ari dira ikastetxean.

Liburua 10 eurotan dago salgai ikastetxean, eta Madrilgo Hebras de Tinta argitaletxeak argitaratu du. Ikasleen eta 6. mailako irakasleen 54 kontakizun dira. 155 orritan daude, eta gai, interes eta baliabide ugari erakusten dituzte. Irakurle bakoitzaren irakurketa- eta ihes-proposamena, irudimenak eramaten duen lekuetan…