angle-left Hezkuntza berrikuntzako Europako proiektua koordinatuko du aurrenekoz CREENAk

Lehendabizikoz Nafarroako talde batek modu honetako Europako proiektu bat bazkide gisa koordinatzeko aukera lortu du eta martxoaren 6ko bileraren lidergotza izango du

2019/03/04

 

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (CREENA) Aniztasunaren Arretarako taldeak ‘ERASMUS+ KA201: Hezkuntza berrikuntzarako produktu intelektualak’ proiektu europearra garatzeko diru-laguntza lortu du.

Europako Komisioak, Hezkuntzaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Hezkuntza Berezibiko Baliabideen Zentroko (CREENA) Aniztasunaren Arretarako taldeari diru-laguntza eman dio Erasmus+ eko KA201 elkarte estrategikoan koordinatzaile moduan parte hartzeko. “Hezkuntza inklusioa, arrakastako praktika eta metodologiak. Ikastxeen eraldaketa (INCLUS – 4- ALL)” izeneko proiektua, hezkuntza berrikuntza modalitatekoa da eta proiektuaren amaieran produktu intelektualak garatzeko konpromisoa zehazten du.

Lehendabiziko aldiz Nafarroako erakunde batek Europako finantziazioa lortu du Eskola Hezkuntzako arloan, estatu mailan aurkeztutako hogeinaka proiekturen artean. Produktu intelektualen bitartez, modu honetako elkarte estrategikoek ondoren Erasmus+ egitasmoen baitan partekatuko diren ezagutzak sortzen dituzte.

Proiektuan honako elkarteek hartuko dute parte: Vilelako (Portugal) Eskolen taldekatzea: Haur eta Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxe eta Bigarren Hezkuntzako 2 institutu; Modenako (Italia) N1 Institutu Integratua: Haur eta Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxe eta Bigarren Hezkuntzako institutu bat; Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inkulsio Programetako Negoziatua; eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Aniztasunaren Arretarako talde koordinatzailea.

Hala, proiektuaren irudian, 4 zenbakiak hezkuntza sistemako lau ordezkari nagusiak azaltzen ditu: ikasleak, irakasleak, familia eta hezkuntza komunitatea.

Proiektua berrikuntza modalitatean garatuko da eta hala bi produktu intelektual garatuko dituzte: irakasleentzako gida bat eta Online Ikastaroa. Horien bitartez ikastetxeei estrategiak eta pautak emango zaizkie ikasle guztieen aniztasunari modu inklusiboan arreta emateko.

Bide horretan toki, material, talde, ordutegi, laguntza, ebaluazio, metodologia, irakasleen papera, familiako parte-hartzea eta bestelako arloetan aldaketak aurreikusi dira.

Proiektuak hiru urteko iraupena izango du, 2019an hasiko da eta 2021ean amaitu. Garapenerako, nazioarteko bilerak egingo dira parte hartuko duten hiru lurraldeen artean. Lehendabizikoa iruñean izango da datozen martxoaren 6 eta 7an.

Martxoaren 6an, asteazkenean, kide diren ordezkariei harrera egingo die Hezkuntzako Departamentuan, hezkuntzako zuzendari orokorrak, Roberto Perezek, Eskola Kontseiluko presidenteak, Aitor Etxartek, Inklusio, Orientazio eta Antolaketa Zerbitzuko zuzendari, Ander Domblás, CREENAko zuzendari, Jose Antonio Villanueva eta Europako Proiektuetako Bulegoburutzako Elisa Echeniquek. Bertan izango dira ere proiektuan parte hartuko duten eta aniztasunari arreta ematen hezkuntza berrikuntzan eredu diren Nafarroako ikastetxeetako ordezkariak.