angle-left Hezkuntza Departamentuak COVID-19agatik konfinatutako ikasleei buruzko informazio-gune bat ireki du Gobernu Irekiko atarian

Zenbakizko eta portzentajezko datuak jakinaraziko dira, baita datu horiek ikastetxeetan duten eragina ere

2021/09/13

 

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiko atarian informazio eguneratua emanen du, 2021-2022 ikasturtean konfinatutako ikasleen kopuruari eta ehunekoei buruz eta COVID-19ak Foru Komunitateko hezkuntza-sisteman duen eraginari buruz.

Behin atarian, informazioa eskuratzeko, "Zer jakin behar duzu koronabirusari buruz?" Bannerrean klik egin eta 'Eragina eta egoera' aukeratu behar da. Azken urratsa da, beheko menuan, "Ikastetxeak" erlaitza aukeratzea. Informazio horretan zentroetan konfinatutako taldeen zerrenda dago.

Gainera, Hezkuntza Departamentuak egunero Nafarroako hezkuntza sisteman pandemiak izandako eraginari buruzko oinarrizko informazioa argitaratuko du twitter sare sozialean duen kontuan.