angle-left Hezkuntzak Irunberriko Ikastetxe Bateratuaren eraikina birmoldatzeko proiektua esleitu du, Pirinioetan Batxilergoa ezartzea ahalbidetuko duena

Eraikinak Zientzien eta Teknologiaren Batxilergoko eta Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko modalitateak hartuko ditu

2023/06/13

Hezkuntza Departamentuak esleitu du Irunberriko CI eraikina birmoldatzeko proiektua, Pirinioetan Batxilergoko ikasketak ezartzeko aukera emango duena. Enpresa arduraduna Peralta Ayesa SLP izanen da eta zenbatekoa 125.741,72 eurokoa. Orain, hirurogei eguneko epea ireki da proiektua idazteko, kontratazioa formalizatu ondoren.

Eraikinak Zientzia eta Teknologia Batxilergoa eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak hartuko ditu, eta Lanbide Heziketari dagokionez, gaur egun Irunberriko CIn eskaintzen diren modalitateetarako espazioak egokituko dira.

Eraikin berri eta moderno horrek, Pirinioetako ikasleei prestakuntza emateaz gain, geletan irakaskuntza partekatua garatzeko aukera emango du, espazioen banaketa eta diseinu berriari esker, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko. Gainera, 800 m2ko estalpe bat eraikiko da kirol pistarako. Horri esker, zentroak ohiko jarduera egin dezake, eguraldi txarrarekin ere.