angle-left Hezkuntzak 250.000 euro banatu ditu 13 haur-eskolatan hobekuntza-obrak egiteko

Zudaireko zentro berria sortzeko zein beste zentro batzuen energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko diru-laguntzak emango dira

2023/08/30

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu du 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren ebazpena. Zehazki, 250.000 euro bideratuko dira hamaika toki-erakunderen artean, espazioak handitzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko dituen proiektuen artean, nabarmentzekoa da Zudaireko Haur Hezkuntzako Ikastetxe berriaren sorrera, zein herriko Las Amescoas Ikastetxe Publikoari erantsita eraikiko den, 50.000 euroko diru-laguntzarekin kontatuz. 

Bestalde, Funeseko Udalak 50.000 euro inguruko laguntza batekin kontatuko du, areto ezberdinetan zoladura malgua aldatu eta Joaquina Martinez Teillet Haur Hezkuntzako Ikastetxe barruko arotzeria ordezteko. Horrez gainera, Barañaingo Udalak 30.000 euro jasoko ditu Barañain II Haur Hezkuntzako Ikastetxeko kanpoko terrazaren zoladura eta patioaren estalkia konpontzeko. 

Zeregin horiekin batera, halaber Buñuel, Mendigorria edo Alloko ikastetxeetako patioak handitu edo egokitzeko lanak burutzeko proiektuak exekutatuko dira. 

Laguntzen onuradun suertatu diren toki entitateak, Ameskoabarrena, Buñuel, Barañain, Mendigorria, Alesbes, Lizarra, Allo, Altsasu, Funes, Tafalla eta Berriobeitiko udalak izan dira.