angle-left Hezkuntzak egoera sozioekonomiko zaurgarrian dauden ikasleentzako diru-laguntzak argitaratu ditu

Departamentuak 480.000 euro bideratuko ditu hezkuntza eta gizarte garapena sustatzeko

2022/12/27

Hezkuntza Departamentuak itunpeko ikastetxeetako eta baimendutako entitateetako egoera sozioekonomiko zaurgarrian dauden ikaslentzako diru-laguntzak argitaratu ditu NAOn. Departamentuak 50.000 euro gehiago bideratuko ditu aurten, guztira 480.000 euroko aurrekontuarekin, ikasle guztien hezkuntza inklusioa eta berdintasuna bermatzeko. 

Deialdi honen bitartez, Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako zein Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ekipamendu pertsonala eta eskola materiala (informatika ekipamendua izan ezik), eskolako ateraldiak eta beste jarduera osagarri batzuk, zein eskolako jantokiaren zerbitzuak finantzatuko dira.

Eskaera ikasle zaurgarria matrikulatuta duten itunpeko ikastetxeek edo baimendutako entitaeek egin beharko dute; ezinbestekoa izanen da onuradun izaten ahal diren ikasleen legezko ordezkariek aldez aurretik baimena ematea. 

Eskaera urtarrilaren 24a bitartean aurkeztu daiteke Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Diru-laguntzak Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatuko ditu. Onuradunek 2023ko irailetik aurrera jasoko dute dirua ordainketa bakarrean.