angle-left Hezkuntzak diru-laguntzak deitu ditu arreta-defizitaren nahasmendua duten ikasleekin lan egiten duten elkarteentzako

Eskaera epea zabalik izango da uztailaren 12a arte

2023/06/22

Hezkuntza Departamentuak arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzak argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Nafarroako elkarteek datorren uztailaren 12a arte aurkeztu ditzakete eskaerak. 

Deialdia 12.000 eurokoa da, eta helburu hauek ditu: ikasleen familientzako aholkularitza- eta laguntza-jarduerak sustatzea eta bultzatzea, familia berrien harrera eta orientazioa sustatzea, gurasoen eskola sustatzea, garapen-tailerrak eta gaitasun kognitibo eta sozialak garatzea, eskola-laguntza ematea eta profesionalak prestatzea.

Dirulaguntza honen bidez, honako hauek finantzatuko dira: sentsibilizazio eta zabalkunde jarduerak, hainbat esparrutako profesionalentzako prestakuntza (hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak), ikasleei laguntzeko jarduerak, eta aisia, kirol eta astialdiko ekintzak.

Nafarroan erregistraturik dauden elkarteek aurkezten ahalko dute deialdi hau. Eskaera Hezkuntza Departamentuko erregistroan edo edozein erregistro bulegotan aurkeztuko da, jarduera bakoitzaren deskribapena eta eginen diren ekintza guztien zerrenda eduki beharko ditu. 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren ekintzak finantzatuko dira.