angle-left Hezkuntzak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezien deialdia argitaratu du

Interesa duten ikasleek urtarrilaren 18tik 27ra aurkeztu ditzakete eskaerak

2023/01/19

Hezkuntza Departamentuak Lanbide Hezietako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdia argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 2021-2022 ikasturtean ikasketak egin zituzten ikasleek urtarrilaren 18tik 27ra aurkeztu dezakete eskaera.

Hezkuntzak sariak banatuko ditu Nafarroan eskaintzen diren erdi mailako, goi mailako zein Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketa bakoitzeko. Honakoa izango da saria: Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofiziala, 300 euro goi mailako sari berezia, 250 euro erdi mailakoa, eta 200 euro Oinarrizko Lanbide Heziketakoa. 

Behin izen ematea epea amaituta, Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako zerbitzuak otsailaren 1ean argitaratuko ditu onartutako eta baztertutako ikasleen behin behineko zerrendak; horien aurrean, erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko aukera izanen da otsailaren 2tik 6ra. 

Pasa den urtean Nafarroako34 ikaslek lortu zuten heziketa zikloan azken emaitzarik onena jaso izanaren sari berezia.