angle-left Hezkuntza Departamentuak titulazio ofizialik gabeko profesional soziosanitarioak prestatzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura konbinatu baterako deialdia egin du

LHko zentroen sare publikoko ikastaroen eskaintzak adinekoen eta mendeko pertsonen arretaren kalitatea hobetzen lagunduko du

2022/01/14

Hezkuntza Departamentuak prestakuntza, ebaluazio eta egiaztapenerako prozedura konbinatu baterako deialdia egin du, gaur egun sektore soziosanitarioan lan egiten duten baina titulazio ofizialik ez duten profesionalentzat.

Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Hezkuntza Departamentuak lanbide esperientzia ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura bat ezarri du, pertsonek beren esperientzia profesionalaren bidez ziurtagiri ofizial bat lor dezaten. Era berean, sare publikoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egingo diren prestakuntza-ikastaroak jarri dira abian.

Sektore soziosanitarioan zailtasunak daude esparru horietan lan egiten duten pertsona guztiek dagozkien ziurtagiriak izan ditzaten, eta, horretarako, arauan eta tarteko gaikuntzetan ezarritako epeak luzatu egin behar izan dira. Egoera hori larriagotu egin da azkenaldian, COVIDen 19 pandemiaren ondorioz. Sektorean lan egiten duten pertsona guztiak behar bezala ziurtatuta egoteko epea 2022ko abenduaren 31n bukatuko da.

Hezkuntzak ezarritako prozedura konbinatuaren bidez, sektoreko profesional guztiek beren kualifikazioa hobetu eta beren esperientzia profesionalaren aintzatespen ofiziala lortu nahi dute, bai beren esperientzia profesionala egiaztatuz, bai Nafarroa osoan banatuta dauden prestakuntza-ikastaroen bidez. Bi prozedurak (akreditazioa eta prestakuntza) LHko ikastetxe publikoen sarean garatuko dira, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Hala, bada, Hezkuntza Sailak ahaleginak egiten ditu sektore horren behar espezifiko eta urgenteei erantzuteko. Sektore horrek bere kabuz baliatzen ez diren adineko gero eta gehiagoren ongizatea zaintzen du, edo osasun-arazoengatik prestakuntza egiaztatua duten pertsonek emandako zainketa espezializatuak behar dituzten pertsonena.

165/2021 Ebazpenean (urtarrilaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da) esperientzia profesionala ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura jasotzen da, esperientzia profesionalaren bidez ziurtagiri ofizial bat lortzea ahalbidetuko duena. Kasu honetan, pertsonen arretarako sektoreko eragileen eskaerak ikusita, Hezkuntza Sailak deialdia egin du, ibilbide profesional eta esperientzia handia izan arren titulazio ofizialik ez duen profesional kopuru handiari erantzuteko.

Lan esperientzia duten profesionalek ondoko kualifikazioen onarpen ofiziala lortzen ahalko dute:

- Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa ematea. Kasu horretan, lau gaitasun unitate egiaztatu ahal izango dira.

- Laguntza soziosanitarioa etxean dauden pertsonei. Kasu horretan, hiru gaitasun-unitate ere egiazta ditzakete.

Interesdunek nazionalitate espainiarra edo Europar Batasuneko herritartasuna izan beharko dute, edo lan-baimena eta Espainian bizitzea indarrean; 20 urte beteak; eta lanbide esparru horretan gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izan beharko dute, 2.000 ordu lan eginda, azken 15 urteetan eskuratuta.

Deialdian zehazten diren prestakuntza baldintza batzuk betez ere sartzen ahalko da.

Hezkuntza Departamentuko lanbide heziketako ikastetxe publiko guztietan ematen ahalko da izena, aldez aurretik hitzordua eskatuta, deialdia argitaratzen den egunetik otsailaren 11 arte.

Gure erkidegoko zenbait eremu geografikotan identifikatutako larrialdi-egoera ikusita, Hezkuntza Departamentuko LHko Zuzendaritza Nagusiak abenduaren 27ko 170/2021 Ebazpena eman du. Horren bidez, Foru Komunitate osoan zehar hainbat ikastaro banatzen dituzten pertsonei laguntzeko prestakuntza-eskaintza jaso da.

150.000 euro prestakuntza ikastaro horietarako.

Ekimenak erantzuna ematen die sektoreko ordezkariek Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari helarazitako prestakuntza beharrei. Ebazpen horretan zehaztutako ikastaroen deialdia 150.000 eurokoa da eta Elizondoko, San Adriango, Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Iruñeko Hezitzaileen Eskolako lanbide heziketako ikastetxeetan eginen da.

Erakundeen eremuan esku-hartzeak antolatzeko laguntza ematea; erakundeetako higiene eta elikadura arloko laguntzan eta erakunde psikosozialetako arreta soziosanitarioan esku hartzea erraztea, bai eta erakundeen arteko harreman- eta komunikazio-arretan ere.

Aipatutako prozeduren inguruko prestakuntza osoena Hezkuntza Departamentuaren esteka honetan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren web gunearen beste esteka honetan lor daiteke.