angle-left Nafarroako Hezkuntza Departamentua. Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2019-2020ko helduentzako euskara-ikastaroetako plaza libreetan izena emateko epea zabalik du 2020ko urtarrilaren 10etik 16 arte.

2020/01/10

Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2019-2020 ikasturterako antolatutako euskara-ikastaroetako plaza libreetan izena emateko epea zabalik du: 2020ko urtarrilaren 10etik 16 arte. Izena ematen duten ikasle berriak urtarrilaren 20an hasiko dira klasean.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren parte, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.

Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, eguerdian, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30. Ikus itzatzue Zubiarte Euskaltegiaren web orrian dauden plaza libreak. Modalitate hauek ematen dira:

  • 4-5 ordu astean: maila guztiak: A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA. Aukeran astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean.

  • 4 ordu astean: Mintzamena B2 goizean.

  • 6 orduko ikastaroak: Autoikaskuntza, bi orduko mintzamena Zubiarten eta 4 orduko lan-konpromisoarekin on-line. Maila guztiak A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA.

  • 6 orduko ikastaroak. Ikastetxeetan, eguerdian. Bai ikastetxeetako gurasoentzat, bai jende guztiarentzat.

  • 10 orduko ikastaroak: Maila B2, astelehenetik ostegunera, goizez.

 

 

Izen-ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian, edo Uharteko Zubiarte kalea 13an. Informazio gehiago:

848 43 10 10

euszubia@educacion.navarra.es