angle-left Hezkuntzak 1,2 milioi euro bideratuko ditu ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko

Datozen egunotan ikastetxeetan Ikasnova gelak sortzeko diru-laguntzen deialdia gehituko zaio

2023/01/27

Aula Ikasnova

Hezkuntza Sailak NAOn argitaratu du Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikastetxe publikoak eta Lehen Hezkuntzako 2. zikloko eta DBHko ikastetxe mistoak hobetzeko eta birmoldatzeko obren proiektuak gauzatzeko udalei eta kontzejuei 1.200.000 euroko dirudeialdia. Ikastetxeen titularrak diren toki entitateek martxoaren 9a arte aurkez dezakete eskaera modu telematikoan.

Ikastetxe bakoitzak 60.000 euro jaso ahal izango ditu, gehienez ere, egiturazko segurtasunean, eraikinaren iragazgaiztean, berogailuaren instalazioan, elektrizitatean, iturgintzan eta saneamenduan presako eta ezinbesteko esku-hartzea eskatzen duten obrak egiteko.

Gainera, dirulaguntzak emanen dira espazioak hezkuntzako behar berrietara egokitzeko, bai eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko ere, eraikinaren inguratzailearekin (estalkiak, fatxadak, kanpoko arotziak) eta instalazioekin (berokuntza eta argiztapena) lotuta. Ez da laguntzarik emanen ekipamendua erosteko, ez eta eraikinaren eta haren instalazioen mantentze-lan arruntetarako ere.

Eskaerak udal edo kontzejuetako legezko ordezkariek aurkeztu beharko dituzte. Tramitazio elektronikoa nahitaezkoa izanen da prozeduraren fase guztietan.

 

Ikasnova ikasgeletarako laguntzak

Gainera, Hezkuntza Departamentuak Ikasnova ikasgelak sortzeko obrak finantzatuko ditu Udalaren ikastetxe publikoetan, 300.000 euro guztira. Atal hau berritasun bat da aurreko diru-laguntzen deialdien aldean, eta ikastetxeei instalazio hobeak eta modernoagoak emateko ahalegin ekonomikoak egiten lagundu nahi die toki entitateei.