Hezkuntza Departamentuak eskola-garraioa bermatzen du 2026/2027 ikasturterako - Hezkuntza Departamentuak eskola-garraioa bermatzen du 2026/2027 ikasturterako - Dpto
Jada esleitu dira bederatzi plazara arteko ibilgailuek egingo dituzten ia ibilbide guztiak
2026/08/18
Hezkuntza Departamentuak eskubide duten ikasle guztiei eskola-garraioa bermatu die 2026/2027 ikasturterako. 2025/2026 ikasturtea bukatzean, Hezkuntza Departamentuaren eta enpresa/taxi-gidari autonomoen arteko kontratuak amaitu ziren, zeinak xede zuten bederatzi plaza arteko ibilgailuetan Departamentuak kontratatutako ia 300 autobusetan sartzen ez ziren ikasleak garraiatzea.
Ibilgailu mota horietan, batez ere, hezkuntza bereziko ikasgela edo ikastetxeetan matrikulatutako ikasleak garraiatzen dira, baina baita herri hustuetako edo iristeko zailak diren lekuetan bizi diren ikasleak ere, ezinezkoa baita horietara autobus batekin joatea. Horrez gain, batxilergoa euskaraz egiten dutenen eskaria ere bete da. Izan ere, ikastetxe batzuetan saio bat gehiago dute, eta ezin dira etxera itzuli gainerako ikasleak garraiatzen dituzten ibilgailuetan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).