angle-left Hezkuntzak 'Ciudad de Corella' ikastetxe berriaren handitzea lizitatu du, zortzi ikasgela, ikasNOVA espazio bat eta ataripe estali bat izango ditu

Aurten bertan hasiko diren obren aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izango da

2023/02/08

IkasNOVA Catalina de Foix gela

Hezkuntza Sailak “Ciudad de Corella” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa handitzeko eta berritzeko obren proiektu- eta zuzendaritza-kontratuaren lizitazioa argitaratu du. Handitze horrek lau ikasgela arrunt berri, beste lau laguntza-gela (bitan banatuta) eta IkasNOVA teknologia digitaleko gela bat (580 metro inguru) jarriko ditu, hiru solairutan banatuta. Handitze hori eraikinaren hego-mendebaldeko muturrean kokatuko da, egungo eraikinaren altuera bereko bolumen bat erantsita, solairu guztietan eraikinari lotuta egongo dena.

 

Halaber, gaur egungo eraikinean barne-erreforma txiki bat egitea proposatzen da, beste 2 laguntza-gela lortzeko. Kanpoaldean, beheko solairuan, ataripea eginen da, zentroa handitzeko sarbide estalia sortzeko.

 

Lizitazioa urtarrilaren 31n argitaratu zen eta eskaintzak aurkezteko epea datorren ostiralean, 2023ko otsailaren 24an, amaituko da. Zerbitzu kontratu honen gehieneko aurrekontua 55.867,00 eurokoa da (BEZa barne). Eraikinaren diseinuak kontuan hartuko ditu irisgarritasun unibertsalari eta pertsona guztientzako diseinuari buruzko araudi eta gomendioak, eta ahalik eta eraikin eraginkorrena lortzea izango du helburu.

 

Obretarako aurreikusitako aurrekontu osoa 1.293.313,00 eurokoa da, BEZ barne.

 

Lizitazio hau ebatzi eta obren proiektua onetsi ondoren, obra kontratuaren lizitazioa eginen da. Obrak aurten bertan hasiko direla aurreikusten da, eta obrak egiteko epea bederatzi hilabetekoa izango dela. Beraz, obrak 2024ko lehen seihilekoan amaituta egongo direla uste da.