angle-left Hezkuntzak webgune bat jarri du martxan eskola-jazarpena edo ziberjazarpena prebenitu eta kudeatzeko

convivencia.educacion.navarra.es webgunea baliatuz, arreta zuzena eman nahi dio hezkuntza komunitateari berdinen arteko tratu egokia sustatze aldera

2023/11/23

Hezkuntza Departamentuak tresna berri batekin kontatzen du eskola-jazarpenaren edo ziberjazarpenaren prebentzioa eta ebazpena modu zuzenago eta eraginkorrago batean egiteko, convivencia.educacion.navarra.es. webgunea dela medio.

Honen bidez, edozein pertsonek eta bereziki hezkuntza komunitatea osatzen duten haiek (ikasleak, familiak, apymak, ikastetxeko zuzendaritzak, etab.) Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzari jakinarazi ahal dizkiote ezagutzen dituzten bullying edo ciberbullying egoerak, berehalako eta behar bezalako kudeaketa egiteko. Zuzeneko arreta honek, bestalde, hezkuntza esparruan jazo ahal diren bizikidetza gatazkak zuzenean eta ikastetxeen autonomia handiagoarekin kudeatzea ahalbidetuko du.

Webgune berria, zein halaber Hezkuntzako ataritik eskura daitekeen, komunikazio eta informazio kanal zuzen eta erabilerraza da. Intuiziozko nabigazio baten bidez, eduki dinamiko eta eskuragarriak integratu dira. Gainera, Hezkuntzak bideo bat elaboratu du tresna berri hau ezagutzera emateko. 
Helburu nagusia da, bereziki, berdinen arteko tratu egokia sustatzea eta ikastetxeetan bizikidetza eragozten duten kasu haietan arreta ematea, on line edo telefonoz. Era berean, webguneak lanerako erabiltzen diren hezkuntza protokolo guztietara sartzea ahalbidetzen du, baita ikastetxeetatik bideratu ahal izateko dagozkion adierazpenak eta orientabideak eskuratzea ere. 

Bestalde, praktika egokiak partekatzeko eta tresna zein material mota oro (bideoak, bibliografia, etab.) erabiltzeko aukera emango da. Era berean, profesionalek eta adituek sortutako Estatuan aitzindaria den Laguntza programa ezagutzera ematen da, eta ikastetxeen autonomia bultzatzen da, bere esku-hartzetarako materiala, legedia eta datuak eskainiz. 

Webguneak bitartekotza-esparruak zazpi ataletan banatzen ditu: bizikidetza eta ziber-bizikidetza, jazarpena eta ziberjazarpena, indarkeria sexista, transexualitatea, “Tiempo Fuera” programa, jarrera suizida eta dolua, kasu hauetakoren bat jazotzen denean lehen instantzian jarraitu beharreko protokoloa azalduz, arlo horri dagokion indarrean dagoen legediaren gainean informatuz, balizko jokabide-jarraibideak eta esteka interesgarriak eskainiz.