angle-left Hezkuntza departamentuak gaixo-agiriak eta irakasleen ordezkapenak errazago kudeatzeko tresna berria aurkeztu du

Era horretan, Lan Hitzarmenean sindikatuekin adostutako irakasleen ordezkapenak errazago eta azkarrago kudeatzeko konpromisoan urrats garrantzitsua egitea lortzen da

2018/11/14

 
 

Hezkuntza departamentuak Nafarroako ikastetxeetako zuzendariekin bilerak egin ditu gaur gaixo agiriak kudeatzeko eta era horretan irakasleen ordezkapenak gauzatzeko prozesua azkartzeko EDUCAn ezarritako funtzionalitate informatiko berria azaltzeko.

Departamentuko eta hezkuntza sistemaren kudeaketa administratibo telematikoa bateratzen duen EDUCA webgunearen ordezkariek azaldu dutenez, jadanik ikasturte hasieran iragarri zen tresna berria Departamentuak abuztuan sinatutako Lan Hitzarmenean hartutako konpromisoaren ondorio da.

Izan ere, Lan Hitzarmenak irakasleen ordezkapenak ahalik eta azkarren egin ahal izateko mekanismoak bilatzeko derrigortasuna jasotzen zuen. Hala baina, kontuan izanik Departamentuak ezin duela baja agiria jaso gabe ordezkapena gauzatzeko prozesua hasi, gaur aurkeztutako funtzionalitateak ahalbidetuko du irakaslea ordezkatzeko beharrezko denbora laburtzea, batetik, ikastetxeetako zuzendaritza taldeak baja agiria zuzenean Departamentura helarazi ahalko duelako EDUCAren funtzionalitate berriaren bidez eta, bestetik, laburtu eta automatizatu egingo direlako bajaren inguruan egin beharreko prozesuetako asko, agiria Departamentura iritsi bezain pronto eta ordezkapena eskaini baino lehen. Azken batean, asmoa da ahalik eta gehien murriztea baja agiria aurkeztu eta ordezkapena egiteko irakaslea kontratatzeko behar den denbora, ATP bidezko lan-eskaintza lehenago egin ahalko delako, agiriaren tramitea azkartzen delako. Alegia, lehenengo fasea azkartzen den heinean bigarrenean ere aurreratu ahal izango da.

Gaur egindako bileren asmoa izan da tresna aurkeztea gainera, ikastetxeetako zuzendariak ohitzen joan daitezela EDUCAren aukera berri horretara, asmoa baita 2019ko urtarriletik aurrera abiaraztea baja agiriak tramitatzeko funtzionalitatea. Bitartean, beste saio informatibo bat egin asmo du Departamentuak, kasu honetan, Erriberako ikastetxeetako zuzendariei zuzenduta.