angle-left Hezkuntzak ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak sustatzeko laguntzen deialdia argitaratu du

2023/05/31

Hezkuntzak berriki argitaratu du NAOn sare publikoko irakasleei zuzendutako hezkuntza-berrikuntzako proiektuen deialdia, funtsezko gaitasunen garapena eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen hobekuntza bultzatzeko. Eskaerak ekainaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia 75.000 eurokoa da eta Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, araubide bereziko ikastetxeetako, hezkuntza bereziko eta titulartasun publikoko helduen hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago. Proiektuek gai hauek landu ahal izango dituzte, besteak beste: ikaskuntza aktiboa eta lankidetzakoa sustatuko duten eta hezkuntza-erritmo eta -beharren aniztasunari erantzungo dioten metodologiak ezartzea; hezkuntza-teknologien integrazioa; espazioak eta denborak berrikustea; hezkidetzarekin eta kontzientzia kritikoaren garapenarekin konpromisoa; eleaniztasuna sustatzea eta ikasleek euskaraz hitz egiteko euskararen erabilera sustatzea.

Irakasleek talde lanetan parte hartuko dute, ahal dela, eta horretarako koordinatzaile bat izanen dute. Ekimen horiek 2023-2024 ikasturtean garatuko dira eta 2024ko maiatzaren 31n bukatu beharko dira. Proiektu bakoitzak 1.500 euroko diru-laguntza izanen du gehienez.