angle-left Hezkuntzak diruz lagundutuko ditu euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak

Deialdiak eremu ez-akademikoetan euskararen erabilera sustatzea du helburu

2023/04/17

Hezkuntza Departamentuak euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn. Diru-laguntzak bi helburu ditu: batetik, eremu ez-akademikoetan euskararen erabilera sustatzea, eta, bestetik, ikasle euskaldunak motibatzea, euskarazko kultura-ekoizpenean inplikatuz. 

Guztira, 30.000 euro erabiliko dira irabazi asmorik gabeko entitateek eta guraso elkarteek Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan antolatzen dituzten jarduerak finantzatzeko. Eskaera datorren maiatzaren 17ra arte aurkeztu ahal izango da, www.navarr.es-en tramitazio fitxaren bidez edo horretarako prestatutako edozein erregistrotan bertan.

 

Deialdi honen bidez, eskola-ordutegitik kanpo egindako kultura-ikuskizunak edo -lehiaketak eta arte-diziplinen eskolaz kanpoko jarduerak (antzerkia, kantua, bertsolaritza, poesia) diruz lagunduko dira, bai eskola-esparruaren barruan, bai eskolatik kanpo; eta, oro har, herritarrei irekitako eta oso-osorik euskaraz egindako jarduerak. Ez dira sartzen ikasturte amaierako eskola jaiak, euskara hutsean egiten ez diren jarduerak edo eskolako oporraldietan egiten diren jarduerak.